Zorionak, neskak! Aupa Orio!

Traducción automática al castellano

Berriz ere handia egin du Orioko nesken traineruak Donostian! Bigarren urtez segidan Kontxako bandera irabazita, bukaera ezin hobea eman diote neskek aurtengo denboraldi arrakastatsuari. Biba zuek!

Denok dakigun bezala, pandemia-egoerak ez digu uzten nesken azaña hau nahi genukeen eran ospatzen, kalean eta herritar guztiek batera, eta, beraz, berriro ere, arduraz jokatzeko eta kaleko festarik ez egiteko deia egin behar die Udalak oriotarrei.

Omenezko ekitaldia, Arraunetxen

Aurten ohiko errezibimendurik ez da egingo eta, beraz, horren osteko festarik ere ez. Udalak eta Arraun Elkarteak, errezibimenduaren ordez, arraunlarien omenezko ekitaldi xume bat antolatu du astelehenean, Arraunetxen, 19:30ean.

Ekitaldian parte hartuko dute Udalaren ordezkariek, Arraun Elkartekoek eta, jakina, omenduko diren traineruko neskek. Ez da ekitaldi ireki bat izango, baina, herriaren izenean, oriotarron poza eta harrotasuna transmitituko diegu gure arraunlariei, ederki irabazi dituzte-eta.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.