N-634 errepidea moztuko da Orion urriaren 20an, Espainiako itzuliagatik

Traducción automática al castellano

Espainiako Itzuliaren lehenbiziko etapa urriaren 20an jokatuko da Irundik Arratera.

Oriotik 14:00ak aldera pasatuko dela aurreikusten dute antolatzaileek eta, beraz, N-634 errepidea itxita izango da 13:00etatik 15:00etara. Lasterketaren martxaren arabera, baliteke lehentxeago ireki ahal izatea, baina ez da segurua.

Bi norabideetan itxita

Lasterketa Donostiatik iritsiko da Oriora, Zarautz aldera, eta bi norabideetan itxiko da errepidea.

Urriaren 20a asteartea da eta ordu horretan mugimendua izaten da errepidean: ohiko trafikoa, txanda-aldaketa egiten duten langileak, eskoletako haurrak…

Orioko udaltzaingoak garaiz eman nahi izan du abisua, errepide-mozketaren eragina sufrituko dutenek denbora izan dezaten beren joan-etorriak antolatzeko.

Barkatu eragozpenak.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.