Udalak, ohar honen bidez, dei egiten die ostatu-mota hauen titularrei, indarrean dauden arauak errespetatu ditzaten, bizilagunen eta bisitarien arteko bizikidetza baketsua bermatzeko.
Hauek dira, besteak beste, erabilera turistikoko etxebizitza eta logelek bete behar dituzten neurriak:
- Euskadiko turismo-enpresen eta jardueren erregistroan izena eman behar dute, eta horko erregistro-zenbakia erabili behar dute sustapen eta komertzializazio ekintza guztietan.
- Kartela: ostatuek ikur identifikatzaile ofiziala jarri behar dute eraikinaren kanpoaldean, guztien bistan.
- Herritarren segurtasunaren alorreko betebehar batzuk dituzte: bezeroen sarrera-irteeren erregistroa izan behar dute eta, bestalde, horren informazioa bidali behar diete agintariei.
- Edukiera: Hiru pertsona edo gehiagorentzako etxebizitza batek pertsonako 15 metro karratu izan behar ditu gutxienez.
- Erantzukizun zibileko asegurua izan behar dute: plaza bakoitzeko 35.000 eurokoa.
- Segurtasun-elementuak izan behar ditu instalatuta: suitzalgailua, larrialdiko irteerako planoak, lehen laguntzetarako botika-kutxa…
Turismoa Eusko Jaurlaritzaren eskumena da, eta 2018ko dekretu batek arautzen ditu ostatu-mota horiek.
Eusko Jaurlaritzak iruzurraren aurkako postontzi bat jarri du herritarren eskura. Horren bidez, edozein herritarrek dauka aukera, era anonimoan, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailari jakinarazteko zein irregulartasun eta arau-hauste nabaritu dituen: