Herriko Plazako eta Aritzaga kaleko estoldak eta hodiak garbituko ditu Udalak astelehen eta astearte goizean

Traducción automática al castellano

Herriko Plazan, Endaia plazan eta Aritzaga kalean egindako obrak bukatu ondoren, instalatu diren estolda eta hodi berriak garbitu behar dira, obraren eraginez sortutako zakarrak eta hondarrak erretiratzeko eta instalazioa behar bezala funtzionatzen uzteko.

Herritarrei eta inguruko establezimenduei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko, garbiketa-lanak 06:00etatik 09:00etara egingo dira bi egunetan: astelehenean eta asteartean, ekainak 14 eta 15. Ordu horietan garbiketa-kamioia ibiliko da esandako inguru horretan eta zarata sortuko du. Inguru horretako ostalaritza-establezimenduek kontuan hartu behar dute bi egun horietan 09:00etatik aurrera muntatu beharko dutela terraza.

Barkatu eragozpenak.