Orokorra

Gogoeta-saioarako izen ematea

Herriko aparkalekuei buruzko gogoeta-saioa on-line. IZEN-EMATEA


Udalak gogoeta-saio irekia egingo du, modu telematikoan, Orioko aparkalekuei buruz hitz egiteko.

Jitsi aplikazioaren bidez egingo da, maiatzaren 25etik 29rako astean eta, parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena.

Izena ematen duen jende-kopuruaren arabera erabakiko du Udalak saio bakarra egin edo bat baino gehiago. Saioa(k) arratsaldez izango d(ir)a, 19:00etatik aurrera.

Saioa euskaraz izango da eta herritarrek aukera izango dute beren ekarpenak euskaraz nahiz gaztelaniaz egiteko. Bertan erakutsiko den material idatzia bi hizkuntzetan aurkeztuko da eta, beraz, euskaraz ondo ez dakitenek ere jarraitu ahal izango dute.

Izena emateko azken eguna: maiatzak 25, astelehena 15:00etan.

EMAN IZENA ETA PARTE HARTU!

Pribatasun Politika

Ohar honen bidez, Orioko Udalak izaera pertsonaleko datuak babesteko aplikatzen duen politikari buruzko informazioa ematen die orio.eus webgunearen erabiltzaileei, libre eta beren borondatez erabaki dezaten zein datu pertsonal eman nahi dizkioten Udalari, webgunaren zenbait zerbitzu erabiltzeko.

Udalak politika hori aldatzeko eskubidea du, lege, jurisprudentzia edo praktika berrietara egokitzeko. Aldaketaren bat egiten badu, aldez aurretik eta arrazoizko epe batean jakinaraziko du webgunean bertan.

Webgunean ematen diren zenbait zerbitzuk baldintza partikularrak izan ditzakete, izaera pertsonaleko datuen babesari dagokionez; hala bada, berariaz azalduko da.

Webgunean jasotako izaera pertsonaleko datuek tratamendu hau jasoko dute: ‹Harpidetza argitalpenetara›.

DATU-BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

Tratamenduaren izena Harpidetza argitalpenetara
Tratamenduaren arduraduna eta harremanetarako datuak Orioko Udala / Idazkaritza
Herriko Plaza, 1
20810 Orio (Gipuzkoa)

Datu-babeserako ordezkaria:
Tratamenduaren helburua Harpidetzaren kudeaketa, udal-esparruko informazioa bidaltzeko.
Datuak jasotzeko epea Interesatuak kontrakoa esan arte jasoko dira datuak.
Tratamenduaren oinarri juridikoa Interesatuaren onarpena.

Hartzaileak

Datuak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko obligazioa denean izan ezik.

Eskubideak erabiltzea

Interesatuak eskubidea du bere datuak atzitu, zuzendu eta ezabatzeko. Horretarako, idatzi bat zuzendu beharko dio Orioko Udalari (Herriko Plaza, 1, 20810 Orio), bere nortasun-agiria edo beste agiri baliokideren bat aurkeztuz, identifikatzeko.

Interesatuak eskubidea du, baita ere, Datu Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamatzeko.

Datu pertsonalak ematea borondatezkoa da eta erabiltzaileek, datuak ematerakoan, onartu egiten dute datu horien tratamendua, goiko parametroetan.

Orioko Udalak legeak ezarritako datu-babeserako segurtasun-bermeak eskaintzen ditu eta eskueran dituen bitarteko tekniko guztiak erabili ditu datu horien galera, aldaketa, baimenik gabeko erabilera edota lapurreta saihesteko.

Danbolin musika eskolako irakasle poltsa. Irizpideak

Lan-poltsak eratzea

1.- Baldintza guztiak bete eta horretarako egiten den prozesuan parte hartzen duten pertsona guztiek osatuko dute lan-poltsa.

2.- Hautagaien lehentasun ordena, bestalde, prozesuan eskuratutako puntuazioaren araberakoa izango da.

3.- Lan-poltsari jarraipena emateko, beharrizanak dauden bitartean, urteko lehenengo hiruhilekoan epe bat irekiko da interesatuek curriculum vitae-a aurkez dezaten. Deialdia www.orio.eus webgunean argitaratuko da. Ezarritako epean aurkezten diren curriculumak lan-poltsaren oinarri arautzaileetako irizpideen arabera baloratuko dira.

Deialdiaren ondorioz poltsan sartzen direnak hautaketa-prozesua amaitzen den unean, dagokien zerrendan sartuko dira, lan-poltsa osatzen dutenen atzean, zero puntuazioarekin eta hautaketa-prozesuko emaitzen hurrenkeraren arabera, hain zuzen.

4.- Prozesua amaitu ondoren, era berean, zerrendetan sartu diren pertsonek beren profil profesionala osatu ahal izango dute geroago lortutako akreditazioen bidez (euskarako eskakizuna edo titulazioa). Dokumentazio hori erabiliko da zerrendak eguneratzeko, ezarritako ordena aldatu gabe, baina kontuan hartuko da lanposturako behar diren baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzeko garaian.

Hautagaien egoera

5.- Hautagaiak honako egoera hauetakoren batean egongo dira:

  • Libre. Eskatutako espezialitateko lan-eskaintza guztiak bidaliko dira.
  • Ez libre. Ez zaio bidaliko lan-eskaintzarik.
  • Behin betiko baja.

6.- Hautagaiek beren egoera aldatu ahal izango dute, egin eta hurrengo egunetik aurrera baliagarria izango den eskaera baten bitartez.

7.- Behin betiko bajaren tramiteak, berriz, interesdunak hala eskatzen duenean edo diziplina zigorra izaten duenean egingo dira.

Lan-poltsen kudeaketa

8.- Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte izangaiek eta eskolak ezarritako ordutegietara egokituko dira.

9.- Lan-eskaintza posta elektronikoz komunikatuko da, egin behar den ordezpenaren premien araberako epea emango da, eta ordezpenaren ezaugarriei buruz dagoen informazioa zehaztuko da (laneko egunak eta orduak; kontratua hasteko eta amaitzeko aurreikuspena, ahal denean). Epea amaitutakoan, izangaia kontratatuko da lehentasun-ordena eta eskola kontratatzaileko lanpostuaren ezaugarriak errespetatuz (eskatutako titulazioa eta hizkuntza-eskakizuna), eta erantzun duten guztiei ezagutzera emango zaie kontratazioaren emaitza. Orientazio moduan, bereiziko dira presako eskaintzak (lanean hasi behar den egun berean komunikatzen direnak eta 1-24 orduko epean erantzun beharrekoak) eta arruntak (nolabait aurreikus daitezkeenak eta, beraz, erantzuteko epe luzeagoa dutenak).

10.- Espezialitate bat baino gehiago ematen dituzten irakasleak ordezteko, espezialitate horietako zerrenda guztietan sartuta dauden eta gainera hizkuntza-eskakizuna betetzen duten pertsonen artean bakarrik egingo da hautapena. Hautapenean lehentasuna emateari dagokionez, ordezpenean eskola-ordu gehien eman beharko diren irakasgaian puntuazio onena duenari emango zaio lehentasuna.

11.- Zerbitzu-premiak direla medio, eta eskolak behar dituen baldintzak eta/edo laneko ordutegiak betetzen dituen izangairik ez badago, lan-kontratu bat baino gehiago egin ahal izango dira pertsona bat baino gehiago kontratatzeko aldi baterako programak lanaldi partzialean emateko, harik eta kontratazioa modu horretan egitera behartu duten presako motiboak desagertu arte. Horretarako, zuzendariak erabakiko du zein den soluziorik onena zerbitzu-premia gehienei erantzungo dien aukera egokienaren arabera.

12.- Etenik gabe egiten diren ordezkapenak, bestalde, aurreko ordezkapenerako izendatutako pertsona berberak egingo ditu, betiere, lanposturako eskatzen dituzten baldintza guztiak betetzen baditu eta bere lana ona izan bada. Ez bada lortzen, berriko ere lan-eskaintza bidaliko zaie zerrendako izangai guztiei.

13.- Ordezkapen bidez beteta dagoen plaza bat hutsik geratzen bada, plaza huts hori ordezkapena egiten ari den pertsona berberak beteko du, baldin eta lanposturako baldintza guztiak betetzen baditu eta bere lana ona izan bada. Ez bada lortzen, berriro ere lan-eskaintza bidaliko zaie zerrendako izangai guztiei.

14.- Ordezkapenen ehunekoak, indarrean dagoen ikasturterako lan-postuen zerrendetan ezarritakoak izango dira.

15.- Hutsik geratutako lan postu bat edo ordezkapenean dagoen lan postu bat, plantillako irakasle batek bete ahalko balu, langile hauek lehentasuna izango lukete, gainearekoen aurrean, baldin eta lanposturako baldintza guztiak betetzen baditu eta bere lana ona izan bada.

16.- Hautatutako pertsonak, bere lan postuan lanean hasi baino lehen, entregatu behar ditu:

  • Nortasun-agiri nazionala eta gizarte-segurantzaren kartillaren fotokopia.
  • Nomina sartzea nahi duen banku-erakundeko kontu korrontearen zenbakia.

Cookie politika

Indarrean dagoen araudiari jarraituz, orri honetan jakinarazten dugu zein politika duen Orioko Udalaren webguneak cookie-ei dagokienez.

Cookie-a web-orri jakin batzuetan sartzean ordenagailuetara deskargatzen den fitxategia da. Besteak beste, cookie-ek erabiltzaile edo ekipo baten nabigazio ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko bide ematen diote web-orriari. Cookie-ek zein informazio jaso duten eta ekipoa nola erabiltzen den, erabiltzailea nor den ezagutzeko balia daitezke.

Web-orri honetan erabiltzen diren cookie-ak

Gure webgunean erabiltzen ditugun cookie-ak bi motatakoak izan daitezke: propioak eta kanpoko entitateenak.

Konfigurazio cookie propioak

Cookie propioak gure domeinutik orio.eus eta dagozkion azpidomeinuetatik kudeatutakoak dira.

Cookie mota hauek baliatzen ditugu:

  • Cookie teknikoak: saioaren identifikazioa eta atal mugatuetarako sarbidea, ziurtagiri elektronikoaren edo Herritarren Udal Txartelaren bidez konektatuz.
  • Pertsonalizazio cookie-ak: lehentasunak gogoratzeko; esaterako, erabilitako azken hizkuntza edo onartutako cookie politika.

Kanpoko entitateen cookie-ak

Kanpoko entitateen cookie-ak Udaletik kanpoko domeinuetatik ematen diren zerbitzuek kudeatutakoak dira. Erabilerei buruzko informazio estatistikoa lortzeko baliatzen ditugu domeinu horiek (Google Analytics, esaterako), eta sare sozialetarako.

Xedearen arabera, honelakoak izan daitezke kanpoko entitateen cookie-ak:

  • Cookie teknikoak: esate baterako, saioaren identifikazioa, atal mugatuetarako sarbidea eta soinu eta bideo zabalkundea.
  • Pertsonalizazio cookie-ak: lehentasunak gogoratzeko; esaterako, hala nola erabilitako azken hizkuntza edo lurralde-konfigurazioa.
  • Analisi cookie-ak: webguneetako jardueraren analisia eta jarraipena egiteko, erabilera estatistikak lortuz.
  • Publizitate cookie-ak: publizitate-espazioen kudeaketa ahalbidetzen dute, zenbait irizpide baliatuz (ikusitako edukiak).
  • Portaera-publizitaterako cookie-ak: publizitate-espazioen kudeaketa ahalbidetzen dute, erabiltzailearen portaera eta nabigazio ohiturak baliatuz.

Cookie-en politika onartzea

Ondoren, gure webgunearen cookie-en politikaren konfigurazioa onartu edo alda dezakezu:

Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzeko informazioa

Baduzu zure ekipoan instalatutako cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezabatzerik, ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz.

Erabiltzaileak webgune honetako analisi cookie-a baliogabetu nahi badu, Google Analytics-ek eskaintzen dituen baztertze sistemak balia ditzake.

Lege oharra

orio.eus webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektualaren eskubideak Orioko Udalarenak dira, ez bada espresuki kontrakorik adierazten. Webgunea erabilgarri jartzeak ez du esan nahi, inolaz ere, erabiltzaileei inolako erabilera-baimenik edo eskubiderik ematen zaienik eduki horien gainean; horien titulartasuna edo jabetza Udalarena da.

Orioko Udalak eskubide osoa du webguneko edukiak, konfigurazioa edo itxura aldatu eta eguneratzeko, nahi duenean eta aldez aurretik abisatu beharrik gabe.

Guztiz debekatuta dago webgunean edozein motatako aldaketarik egitea, Udalak aldez aurretik baimendu gabe. Inork aldaketaren bat egiten badu, Udalak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik. Ondorioz, ez Udalak eta ez haren ordezkariek, profesionalek edo langileek ez dute beren gain hartuko inolako erantzukizunik webgunearen erabiltzaileek bertako informazio edo edukiak erabiltzeagatik sortu daitezkeen kalteengatik.

Webgunearen erabiltzaileak behartuta daude webgunea indarrean dauden lege eta arauen arabera erabiltzera eta, obligazio hori betetzen ez badute, Udalaren edota hirugarren pertsonen aurrean erantzun beharko dute sortu daitezkeen kalte-galerengatik.

Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada eta Udalaren jabetza intelektualaren eskubideetan kalteak sortzen badira, Orioko Udalak legez dagozkion neurriak hartuko ditu.

Karela Kiroldegia

kiroldegia

Gerentea: BPXport


Azpiegiturak:

  • Igerileku klimatizatua
  • Igerileku txiki klimatizatua
  • Pista estalia
  • Fitness gela. 200m_ technogym ekipamenduarekin
  • Erabilera askotako gela
  • Gorputzaren tratamendurako ingurua (sauna, spa-jacuzzi-a, solariuma eta masajea)
  • Rokodromoa

Zerbitzuak:

  • Laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua entrenamenduetarako eta fitness gela erabiltzeko
  • Uretako jarduerak: igeriketa ikastaroak, aquaerobic-a, haurdunentzako ariketak, haurtxoentzako igeriketa ikastaroak, edadekoentzako igeriketa ikastaroak...
  • Jarduera zuzenduak: aerobika, mantentzeko gimnasia, yoga, edadekoentzako gimnasia, haurrentzako eskolak(igeriketa eta gimnasia erritmikoa)
  • Gorputzaren tratamendu pertsonalizatu

Erabiltzeko aukerak:

  • Abonatua: Abonu normala egiten duenak libre izango du kiroldegiko instalazio guztiak erabiltzea. (Matrikula ordaintzeak eskubidea ematen dio erabiltzaileari abonatuen abantaila guztiak gozatzeko).
  • Denboraildi baterako abonua (hilekoa edo hamabost egunekoa): Denboraldi baterako abonua egiten duenak libre izango du kiroldegiko instalazio guztiak erabiltzea dagokion denbora epean.
  • Eguneko sarrera: Eguneko sarrerak aukera ematen du kiroldegiko instalazio guztiak erabiltzeko egun batez.

Helbidea:

Erriberak, 120810 ORIO

Tl: 943 89 44 28
Faxa: 943 89 44 01
E-posta: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.


Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 07:00 - 12:30 eta 14:30 - 22:00
  • Larunbatetan: 09:00 - 12:30 eta 14:30 - 20:00
  • Igande eta jai egunetan: 09:00 - 13:00

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.