1.Non bizi gara? Eta nola antolatzen dugu espazioa?

Konpetentzia partikularra:

1.Orioren inguru fisikoaren oinarrizko ezaugarriak eta aniztasuna ezagutu, espazioan kokatu eta modu egokian interpretatu, aldaketak identifikatu eta bizilekuak giza-harremanetan, kulturan, ekonomian eta, oro har, herrien eta pertsonen izaeran eta jokamoldeetan duen eraginaz jabetzeko eta ekinbide pertsonal arduratsuen bidez praktika koherenteak sustatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

- Gai da Orioko eskala ezberdinetako mapetan Bizkaiko Golkoa eta erliebe unitate nagusiak (mendikateak, mendi nahiz ibai nagusiak) egoki kokatzeko, koordenatu geografikoak erabiliz.

- Gai da Orioko mapa mota ezberdinak (erliebe mapak, klima mapak) eta klimogramak irakurtzeko eta interpretatzeko, teknikak modu egokian erabiliz.

- Orioko paisaia nagusienen elementu fisiko nabarmenenak (erliebe, klima, ur...) konparatu eta laburbiltzen ditu, espazioan kokatuz eta giza-taldeei ematen dieten aukerekin erlazionatuz.

- Orioko paisaia-unitateak behatzen ditu, bere elementuen ezaugarriak zehaztuz erlazionatu eta lotzen ditu, mapatan kokatzen ditu eta giza taldeek paisaietan duten eragina aztertzen du.

Kontzeptuak:

1.Orioko kokaleku geografikoa

2. Kokalekua, fluxuen eta trukeen faktore gisa  
- Itsasaldean egotea eta portuen bidez izandako ohiko merkataritza trukeak
 Xabier Alberdiri elkarrizketa.
- Donejakueko bidea eta Europarekiko kultur trukeak

Donejakue bideaz informazioa

 

 

 

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak:

-Mapa batean puntu bat kokatzeko jarraibideak, koordenatu geografikoak erabiliz.

-Eskala eta ezaugarri desberdinak dituzten irudiak, planoak eta mapak irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak.

-Mapa tematikoak (fisikoa, klima, sestra-kurba, topografikoa...) irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak.

-Paisaiak zuzenean edo zeharka behatzeko teknikak.

-Errealitate geografikoko paisaietan aldaketa prozesuak sistematikoki behatzeko jarraibideak

-Paisaien eratzean, gertaera geografiko jakinetan eta ingurumena degradatzean islatzen diren ingurunearen eta giza ekintzaren arteko harremanak aztertzeko jarraibideak.

-Inguruan dituen degradazio-arazoak aztertzeko jarraibideak.