3. Nondik gatoz? Orioren bilakaera historikoa

Konpetentzia partikularra:

1. Orioko gizartearen sorrera, historiaurrea, antzinatea eta erromatar garaitik gaur arte bizi izan den prozesu politikoaren, sozialaren, ekonomikoaren, eta ideologikoaren arrasto nagusiak ezagutu, dokumentazio iturri desberdinez baliatzeko teknikak landuz, ikerketa historikoaren metodologia erabiliz, eta ibilbide horretan emandako gertaerak denboran eta espazioan egoki kokatuz, horiek gaur egungo errealitatea (politikoa, soziala, ekonomikoa...) nola baldintzatzen duten jabetzeko.

Ebaluazio irizpideak:

-Orion bizi den gizateriaren sorrera eta historiaurreko gizartearen bizimoduak utzi dituen arrasto nagusiak ezagutzen ditu, idatzi gabeko dokumentu historikoak interpretatzeko jarraibideak eta teknikak egoki garatuz.

-Zenbait garaitako mapa historikoetatik abiatuta, Orioko sorrera, bilakaera eta gertaera historikoen ezaugarri nagusiak deskribatzen ditu.

-Orioko historiako aldi eta gertaera esanguratsuenak denboran eta espazioan kokatzen ditu.

-Orioko gertaera jakinei buruzko ikuspegi desberdina duten dokumentu historikoak kritikoki aztertzen ditu.

-Orioko dokumentu historikoak kritikoki interpretatzen ditu eta ondoren bertako informazioa idatziz eta ahoz komunikatzeko gai da hiztegi egokia erabiliz.

-Orioko gertaera historiko esanguratsuen kausa eta ondorioak identifikatzeko gai da euren arteko loturak zehaztuz eta kausalitate anitza kontuan izanik.

 

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak:

-Orioko gertaera historikoen kausalitate-aniztasuna aztertzeko jarraibideak.

-Orioko historiako aro ezberdinen eta egungo gizarteen arteko aldeak eta berdintasunak ezagutzeko, aztertzeko eta alderatzeko teknikak.

-Aldiak, gertaera historikoak eta datuak tokian, denboran eta espazioan kokatzeko jarraibideak.

-Ikerketa historiko txikiak planifikatzeko eta egiteko jarraibideak.

-Ikerketa eta lan monografikoen emaitzak ahoz eta idatziz komunikatzeko jarraibideak.

-Bizi beharreko esperientziak: aztarnategi esanguratsuenak ezagutu eta bisitatu ditu.