Euskara ikasteko dirulaguntzak

OHIKO IKASTAROAK ETA AUTOIKASKUNTZAKOAK

Orion ikasten dutenek

  • Orioko euskaltegian ikasten duten herriko langabetuei eta RGI/DSBE laguntza jasotzen dutenei matrikularen kostu osoa itzuliko die Udalak, aldez aurretik horren eskaria egiten badute eta asistentziaren %80ko baldintza betetzen badute.
  • Orioko euskaltegian ikasten duten herriko gainontzeko ikasleek ez dute dirulaguntzarik jasoko a posteriori, herriko ikastaroen prezioa (100 euro) dagoeneko Udalak subentzionatuta dago-eta.

Oriotik kanpo ikasten dutenek

  • Oriotik kanpoko euskaltegi homologatuetan ikasten duten herritarrek dirulaguntza jasoko dute, bakar-bakarrik, egin duten ikastaroa Orion ematen ez bazen. Baldintza hori betez gero (eta asistentziaren %80ko baldintza), irizpide honen arabera jasoko dute laguntza: langabetuek, %100; gainontzekoek, %75.
  • Autoikaskuntzako ikastaroei dagokienez, gastuen % 100 itzuliko zaie ikastaroa egiten ari ziren bitartean langabezian zeuden ikasleei edota RGI/DSBE laguntza jasotzen dutenei (gehienez, 600 euro). Gastuen % 75 itzuliko zaie beste guztiei (gehienez, 450 euro).

 

IKASTARO TRINKOAK ETA BARNETEGIAK

  • Barnetegian ikastaroren bat egin dutenei edo ikastaro trinkoa egin dutenei irizpide hauek aplikatuko zaizkie: langabetuek, %75 kobratuko dute, 600 euroko mugarekin; gainontzekoek, %50, 450 euroko mugarekin.
  • Barnetegiko ikastaroei dagokienez, Udalak ez ditu diruz lagunduko ostatuari eta mantenuari dagozkion gastuak, baizik eta, bakar-bakarrik, eskola orduei dagozkienak.
  • Ikastaro trinko izaera izango dute egunean 3 ordutik gorako ikastaroek (3 ordukoek barne).
  • Urte jakin batean, gehienez, 2.000 euro jarriko ditu Udalak barnetegian egindako ikastaroak diruz laguntzeko. Eskari gehiago badaude, proportzionalki banatuko da dirua.

Oharrak

  • Dirulaguntza jaso ahal izateko, herrian erroldatuta egon behar da ikastaroak irauten duen bitartean.
  • Udalak aurrekontuan onartuta daukan diru-partidaren arabera ordainduko dira dirulaguntzak; beraz, partidan diru nahikorik ez badago laguntzak osorik ordaintzeko, proportzionalki banatuko da dagoen dirua.
  • Udalaren dirulaguntza bateragarria da beste dirulaguntzekin, betiere gain-finantzaketarik gabe. Beste dirulaguntzaren bat eskatu edo eskuratu badu, eskatzaileak horrela adieraziko du Udalari egiten dion eskabidean. Beste dirulaguntza bat jaso baldin badu, Udalak dirulaguntza emango dio guztira dagokion ehunekoa osatu arteko kopuruarekin.
  • Ikaslea langabea edo RGI/DSBE laguntzaren jasotzailea baldin bada ikastaroaren zati batean —baina ez osoan— proportzionalki kalkulatuko da dagokion dirulaguntza. Bi egoera horiek behar bezala egiaztatuko dira, Lanbideren ziurtagiriarekin eta Gizarte Zerbitzuen ziurtagiri edo txostenarekin.
 

ESKAERA NOLA EGIN

Behin ikastaroa bukatutakoan egin behar da eskaria Udaleko Euskara Zerbitzuan. Aurkeztu behar diren agiriak hauek dira:

  • Euskaltegiak egindako ziurtagiria. Ziurtagiriak jaso beharko du: ikaslea zein mailatan ikasi duen, zenbat ordutako ikastaroa izan den, zein prezio izan duen, ikaslearen asistentzia zenbatekoa izan den...
  • Ordainketa eginda dagoela justifikatzen duen kutxako edo bankuko agiria.
  • Nortasun agiriaren kopia.
  • Egoera bereziak egiaztatzeko agiriak: langabezia txartela edo gizarte zerbitzuen txostena.
  • Instantzia, behar bezala beteta, ereduaren arabera.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.