Gas instalakuntzak

Eraikinean Gasa instalatzeko obrak, funtsean obra txikiak badira ere, bereizgarri batzuk dituenez, bereizita aztertuko ditugu. Gas instalakuntza burutzeko ondorengo pausuak jarraitu behar dira:

  1. Eskabide orria bete eta udalean sarrera eman
  2. Eskabidearekin batera obra burutzeko aurrekontua, instakuntzaren eskema, gas kontagailuen kokaera eta izaeraren azalpena baimendutako enpresa batek sinatuta.
  3. Udalaren baimena jasotzerakoan obra hasi ahal izango da.
  4. Obrei dagokien tasak ordainduko dira
  5. Obrak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:
  • Lanak instalatzaile karneta daukan enpresa batek egin beharko ditu, eta indarrean dauden legeak bete beharko ditu. Besteak beste, honako lege arauetan azaltzen diren ezaugarri teknikoak bete beharko dituzte: 1973ko urriaren 26ko 2913/73 Dekretua (gasezko erregaien zerbitzu publikoari buruzko erregelamendu nagusia), eta hura aldatzen zuen abenduaren 14ko 3484/1983 Errege Dekretua; 1993ko urriaren 22ko 1853/1993 Errege Dekretua (erabilera domestiko, kolektibo edo komertzialeko lokaletan gasa instalatzeko erregelamendua). Bete beharko ditu, baita ere, indarrean dauden segurtasunari buruzko arauak eta Naturgasek ezarritako baldintzak.
  • Orioko herrian gasa instalatzeko proiektuak zehazten duenaren arabera, eraikuntza bakoitzari hartune bat dagokio. Instalazioa hartune horretatik abiatuta egingo da.
  • Tutuak fatxadaren egitura estetikoari kalterik egin gabe instalatu behako dira, eta, ahal den neurrian, fatxadaren koloreak izango dituzte. Behetik gora doazen tutuak, fatxadaren izkinak, esekitokiak, eguterak eta abar erabiliz jarriko dira, kanpotik begiratuta ahalik eta gutxien ikus daitezen.
  • Instalazioa ezin izango da teilatutik egin. Beste erarik egongo ez balitz, behar bezala justifikatu beharko da.
  • Kontadoreen bateria portalean jarri beharko da. Hau ezinezkoa izanez gero, etxeko beste toki komun batean jarri beharko da.
  • Gasa erregulatzeko armairua Bilbao modelokoa izango da, Biltoki etxekoa edota Euro-Cobil etxekoa. Orioko armarria izango du bistan.
  • Galdararen keak, errekuntzatik sortzen direnak, teilatuaren gainetik bideratuko dira. Galdara estankoa bada, eta orduan bakarrik, keak fatxadara atera daitezke.
  • Galdara edo berogailuak etxe barrutan jarri beharko dira. Kanpoan jartzea ezinbestekoa izanez gero, estaliak jarriko dira, fatxadaren egitura estetikoari kalterik egin gabe.
  • Lanak egiten diren bitartean, ez dira hondakinak kalean utziko; kontainer batera bota beharko dira. Kontainerra jartzeko, udal baimena eskatu beharko da.
  • Hirugarren pertsonei sortutako kalteak instalazioa egiten duenaren kontura izango dira, Toki Udalbatzen Zerbitzuetako Erregelamenduaren 12. artikuluaren arabera.
  • Behin lanak bukatuta daudenean, instantzia aurkeztu beharko du udaletxean, udal ikuskaketa eskatuz. Instantziarekin batera instalatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko du; ziurtagiriak honakoak adierazi behar ditu: lanak emandako baimenaren arabera egin direla; eta zein izan den lanen kostu osoa, exekuzio materialeko aurrekontuaren arabera. Instantziarekin batera aurkeztu beharko da, baita ere, gas instalazioaren egokitasunaren ziurtagiria, enpresa instalatzaileak emana eta enpresa hornitzaileak (Naturgasek) berretsia.

Eskabide orria eskuragarri  hemen  .