Tokiko Agenda 21

Zer da?

Orioko Udala 2004. urtean hasi zen Tokiko Agenda 21 izeneko egitasmoa lantzen, iraunkortasunaren bidea hartzeko asmoz. Egitasmo horretan arlo ugari kontuan hartzen dira: ekonomia, ingurumena, gizartea...

Tokiko Agenda 21a ekintza plana da eta ekintzak udalerriaren egoera aztertu ondoren finkatzen dira. Lehenbiziko pausoa, hortaz, diagnostikoa egitea izan da eta, ondoren, diagnostiko horretan oinarrituta, ekintza plan egokia diseinatu eta martxan jartzea.

Udalak dagoeneko onartua du ekintza plana (2006ko otsaileko udalbatzarrean) eta orain hori martxan jartzea dagokio.


Dokumentuak: