Bulego Teknikoa

Obra txikiak

Obra txikiak egituran, fatxadetan antolakuntzan edo hornikuntza nagusietan eraginik ez duten obrak dira.

Obra txikiak burutzeko ondorengo pausuak jarraitu behar dira:

  1. Eskabide orria bete eta udalean sarrera eman.
  2. Eskabidearekin batera obra burutzeko aurrekontu guztiak eraman behar dira.
  3. Udalaren baimena jasotzerakoan obra hasi ahal izang da.
  4. Obrak, Baimenean jasotako baldintzak beteaz burutuko dira.
  5. Obrei dagokien tasak ordainduko dira.
  6. Obrak burutzeko kontenedorea jarri edo andamioak behar badira, ondorengo baldintzak bete beharko dira:
  • Udaltzainekin harremanetan jarri kontenedorea edo andamioa non jarri daitekeen aztertzeko.
  • Eskonbroak bideratzeko tolbak erabili behar dira.
  • Okupazio publikoari dagokion tasak ordaindu hauek kentzen direnean (Tasak eguneko eta azalerarekiko kobratzen dira).

Eskabide orria eskuragarri  hemen .

Obra nagusiak

Obra nagusiak, egituran, hornikuntza nagusietan eta fatxadaren antolakuntzan eragina duten obrak dira. Eraikin berriak ere Obra nagusiak dira.

Obra nagusiak egin ahal izateko, arkitekto batek edo tekniko eskumendun batek sinatutako eta arkitekto Elkargoak edo dagokion Elkargoak ikusonetsitako egitasmoa aurkeztu beharko da obra baimen eskariarekin batera.

Egitasmoak ondorengo dokumentuak jaso beharko ditu:

  1. Txosten teknikoa( justifikazio urbanistikoa jasotzen duena)
  2. Segurtasun eta osasunbide azterlana
  3. Baldintza plegua
  4. Aurrekontua
  5. Behin obrak bukatuta, obra bukaerako ziurtagiria ere ekarri beharko da.

Obra berria denean, honetaz gain ondorengo pausuak eman behar dira:

  • Telekomunikaziotako egitasmoa berezia
  • Obra amaierako dokumentazioarekin batera honako dokumentuak ekarri behar dira:
  1. Ura, argindar eta gasaren instalakuntzen altako buletinak
  2. Obra berriaren aitorpen eskriturak
  3. U-4 inprimakia beteta
  4. Eraikinaren argazkiak
  • Lehen erabilera baimena eskatu behar da: Udalak, bertara ikustaldi bisitaldia egin ostean eta obrak emandako baimenaren arabera burutu direla ikusi ondoren Lehen erabilera baimena emango du.

Eskabide orria eskuragarri  hemen.

Jarduerak

Jarduerak burutu ahal izateko, jarduera baimena eskuratu behar da, obra baimenaz gain. Jarduerak bi talde nagusitan banatzen dira, jarduerei aplikagarri zaien 3/1998-ko Ingurumenari buruzko Lege Orokorraren eta 165/1999 Dekretuaren arabera:

165 /1999 dekretu bidez Salbuetsita dauden jarduerek ondorengo tramitazioa izango dute:

  1. Jarduera egitasmoa aurkeztu beharko da udalean 165/1999 Dekretuaren betekizuna aztertuaz
  2. Erakustaldi publikoan egongo da egitasmoa 10egunez eta bizilagunei jakineraziko zaie.
  3. Udal teknikariek jarduera egitasmoari txostena egingo diote, bere kasuan dagozkion neurri zuzentzaileak ezarriaz.
  4. Jarduera baimena eskuratzerakoan, obrak hasi ahal izango dira.
  5. Behin obrak bukatuta, IREKITZE BAIMENA eskatuko da.
  6. Irekitze baimena eskatzeko ondorengo dokumentuak ekarriko dira udalera: - Ur, Argindar eta gas instalakuntzetako buletinak - Jardueratako Alta, Lizentzi fiskala
  7. Irekitze baimena eskatzean, Udal teknikariek ikustaldi bisitaldia egingo dute, obrak emandako baimenaren arabera egin direla ikusteko.

Salbuetsita ez dauden jarduerak:

  1. Eskumendun Tekniko batek sinatutako eta dagokion Elkargoak ikusonetsitako Jarduera egitasmoa aurkeztu beharko da udalean.
  2. Erakustaldi publikoan egongo da egitasmoa 15 egunez eta bizilagunei jakineraziko zaie.
  3. Udalak, Eusko Jaularitza,Osakidetza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko tramiteak egingo ditu.
  4. Behin Tramitek bukatzean,Udal teknikariek jarduera egitasmoari txostena egingo diote, bere kasuan dagozkion neurri zuzentzaileak ezarriaz.
  5. Jarduera baimena eskuratzerakoan, obra baimena emango da.
  6. Behin obrak bukatuta, IREKITZE BAIMENA eskatuko da.Irekitze baimena eskatzean, Udal teknikariek ikustaldi bisitaldia egingo dute, obrak emandako baimenaren arabera egin direla ikusteko.
  7. Irekitze baimena eskatzeko ondorengo dokumentuak ekarriko dira udalera:
  • Ur, Argindar eta gas instalakuntzetako buletinak
  • Jardueratako Alta, Lizentzi fiskala
  • Osakidetzako ikusonetsiaren ziurtagiria.
  • Industria baimena Hotzgailu sistemekiko
  • Obra bukaerako planu zehatzak
  • Ikusonetsitako obra bukaerako ziurtagiria, bertan obra, emandako baimenaren arabera burutu dela adierazi beharko da eta obra bukaerako likidazioa ekarriko da.

Lege eta dekretuak:

Zarata-mapa 2016

Udalak herriko zarata-mapa egin zuen 2015. urtearen bukaeran eta udalbatzarrak 2016ko apirilaren 5ean eman zion lehen onarpena.

Zarata-mailari dagokionez herriko egoera zein den azaltzen du zarata-mapak, legeak markatzen dituen parametroetan. Europako araudiak zehazten du nola neurtu behar den kutsadura akustikoa eta zein neurri zuzentzaile aplikatu behar diren kutsadura horri aurre egiteko. Berez, 10.000 biztanletik gorako herriak daude legez behartuta zarata-mapa egitera; baina Orioko Udalak egin egin du, Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza bat baliatuta.

Acústica+Lumínica enpresak egin du Orioko zarata-mapa osatzeko lan teknikoa.

Hemen ikusi eta deskargatu daitezke zarata-maparen laburpena eta erantsitako planoak. Dokumentu guztiak PDF formatuan daude:

Orioko zarata-maparen laburpena. 2016

Eranskinak. Planoak

1. planoa. Kaleak egunez
2. planoa. Kaleak arratsaldez
3. planoa. Kaleak gauez
4. planoa. Errepideak goizez
5. planoa. Errepideak arratsaldez
6. planoa. Errepideak gauez
7. planoa. Trenbidea egunez
8. planoa. Trenbidea arratsaldez
9. planoa. Trenbidea gauez
10. planoa. Industria egunez
11. planoa. Industria arratsaldez
12. planoa. Industria gauez
13. planoa. Guztira egunez
14. planoa. Guztira arratsaldez
15. planoa. Guztira gauez

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.