Balearen eguna

Balearen Eguna herri-festa handi bat da, Orion bost urtetik behin ospatzen dena. 2001ean egin zen lehen aldiz, gogora ekartzeko oriotarrek Bizkaiko golkoko azken balea harrapatu zutela 1901ean. Geroztik, beste hiru aldiz ospatu da: 2006an, 2011n eta 2016an.

Benito Lertxundik famatu egin dituen bertsoetan kantatzen den bezala, 1901eko maiatzaren 14an harrapatu zuten oriotar arrantzaleek kostalde honetako azken balea eta orduko gertakariak dira festa honen bidez gogora ekartzen direnak. Festa maiatzaren erdi aldera izaten da eta egun horretan herria XX. mendearen hasierako itxura arrantzalea hartzen du berriro.

Egun horretan herri osoa antzoki bihurtzen da eta oriotarrek 1901eko giroa eta gertaerak antzezten dituzte, festa-giro alaian.

Azken Balearen Eguneko programa hau izan zen:
Maiatzak 5, osteguna
17:00 Tomax pailazoaren abenturak: 'Txipli-txapla' haurrentzako ikuskizuna Kultur Etxean. Ondoren, txokolate-jana izango da, Balea elkarteak antolatuta.
Maiatzak 7, larunbata
22:00 Benito Lertxundiren kontzertua Karela kiroldegian.
Maiatzak 11, asteazkena
19:00 Lourdes Odriozola historialariaren hitzaldia kultur etxean, Mutiozabal ontziolari buruz eta ontzigileei buruz.
Maiatzak 12, osteguna
18:00 'Euskal baleazaleen triskantza' dokumentalaren aurkezpena kultur etxean. Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da egileekin: Ander Arrese, Eñaut Tolosa eta Beñat Iturrioz.
Maiatzak 13, ostirala
19:00 Galiziako A Aixola prestakuntza-eskolako Enrique Otero eta Albalola elkarteko Xabier Agoteren hitzaldia kultur etxean: 'Zurezko ontzigintza belaunaldiz belaunaldi'.
Maiatzak 14, larunbata. Balearen Eguna
10:30 Hondarribiko Hiru ahizpak batelaren botadura Mutiozabal aurrean. 20 enbarkaziotik gora bilduko dira errioan.
11:30 Herri antzerkia. Zuzendari lanetan: Iñake Irastorza.
Antzerkiaren ondoren, Sardinak eta sagardoa plazan.
Antzerkiaren ondoren, Saregileei omenaldia plazan Saltxerak taldearen eskutik.
Ondoren, Bertso-saio berezia errioan, plaza aurrean: Uxue Alberdi, Jon Maia eta Xabier Sukia bertsolariak.
14:00 Talaimendi txaranga plaza inguruan.
14:30 Herri bazkaria Etxeluze gaztetxean.
16:00 Eonian elektrotxaranga kalez kale arituko da 18:30ak arte.
16:30 20 enbarkazio ibiliko dira errioan barrena.
19:30 Dantza-saioa dantza-maisu gidari batekin Herriko Plazan .
21:00 Kriseilu jaurtiketa plaza aurrean, Gure Esku Dago taldeak antolatuta.
23:00 Erromeria eta, ondoren, DJak Etxeluze gaztetxean.

 

Kultur Etxea

Helbidea: Eusko Gudari kalea, 26 - 20810 Orio GIPUZKOA
Tl: 943 13 44 09

Ordutegia:

  • Ikasturtean zehar: 9:00 - 13:00 eta 16:00 - 20:00
  • Uztailean eta ikasleen oporretan: 9:00 - 13:00
  • Abuztuan kultur etxea itxita dago

Zerbitzuak eta jarduerak:

  • Udal liburutegia (Telefonoa: 943 833 377. Hellbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Arduraduna: Miren Andueza)
  • KZgunea
  • Eginkizun askotarako aretoa (erakusketak, hitzaldiak)
  • Bilera gela
  • Doaneko WI-FI zerbitzua

 Egoitza bertan duten kultur-taldeak:

  • Ostargi taldea
  • Karkara taldea

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.